Jentilen ipuin lehiaketako sariak banatu dituzte Ataunen
Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak ostiralean banatu zituen ipuin lehiaketako sariak. Haurrek eta gaztetxoek 209 idazlan idatzi dituzte. Haizea Arin, Urtzi Urrestarazu eta Ane Galparsoro izan dira lehen sarituak

Ataungo udaletxeko ganbaran, ostiral iluntzean banatu zituen Jentilbaratza elkarteak VIII. Jentilen Baratza ipuin lehiaketako aurtengo sariak. Irakurraldiak ere egin zituzten, lehiaketan bereizitako hiru sailetako bakoitzaren irabazleen testuena.
Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzendutako lehiaketa zen. Ipuin «asko» jaso ditu antolakuntzak, «horietako ugari oso kalitate onekoak», azaldu du Mikel Egiguren antolatzaileak.
Guztira, 209 idazlan idatzi dituzte haurrek gaztetxoek: LHko bi kategorietan 77 –Ataungo eskolakoentzat–, eta DBHn 132 idazlan –Beasaingo Loinazpe eta Lazkaoko San Benito ikastetxeek ere parte hartu dute–.
Epaimahian Joxe Begiristain, Maitane Aizpurua, Irati Arratibel, Mikel Egiguren, Jon Aizpurua, Jexux Munduate eta Aitzol Barandiaran aritu dira.
LH3-LH4 mailan, Haizea Arinek irabazi du lehen saria, Aiur Arratibelek bigarrena eta Sara Moreak hirugarrena. LH5-LH6n, Urtzi Urrestarazu, Ainhoa Barandiaran eta Lier Imaz dira lehen hirurak. DBHn, Ane Galparsoro lehen, Mikel Garmendia bigarren, eta Ane Iza eta Aintzira Zabaleta 3. sari banaren jabe.

DBH1 eta 2 mailetako sarituak.

Saritutako idazlanak irakurtzen.

LH1, 2, 3 eta 4 mailetako sariketa.

LH5 eta 6koak.

Ataunen Jentilen Baratza ipuin lehiaketan saritutako haurrak.