Santikutzetako haur eta gazte danborradarako izen-ematea hilaren 17ra arte dago zabalik
HH5etik DBH-4ra bitarteko haurrek eta gazteek parte hartu dezakete. Maiatzaren 1eko arratsaldean izango da.
Santikutz jaiak gerturatzen ari dira, eta ekitaldiak prestatzen hasita daude. Haur eta gazte danborrada da bat, maiatzaren 1eko arratsaldean kaleratuko dena. Bertan parte hartzeko izen ematea zabalik dago, eta hilaren 17a izango da azken eguna.
Danborrada honetan Haur Hezkuntza 5etik DBH-4ra arteko haurrek eta gazteek parte har dezakete, aurrez izena emanda. Hori on line daiteke www.legazpi.eus webgunean, edo ikastetxeetako idazkaritzetan eskatu daitekeen inprimakiaren bitartez. Posta elektronikoz ere eman daiteke izena, legazpikohaurdanborrada@gmail.com helbidera mezu bat bidalita. Kalean jarri dituzten karteletako QR kodeen bidez ere badago aukera.
Entsegu egunak
Danborradarako entsegu egunak zehaztuta daude: martxoak 30, apirilak 3, 17, 19, 21 eta 25, 18:30ean Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan. Entsegu orokorra apirilaren 26an egingo dute, 20:00tan Domingo Agirreko pilotalekuan. Arropak jasotzeko egunak, berriz, aurrerago zehaztuko dituzte.
Aurten aldaketez beterik dator danborrada, abesti berriak, arropa berriak, ibilbide berria eta ordutegi berria izango dituelako. Antolatzaileek gurasoen laguntza eskatu dute, haurrak eta gazteak parte hartzera animatu ditzaten.