Agirre-Etxeberriko zuhaitzak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute hilaren 21ean
Hiri basotzat har daiteke parke hori, bertan dauden zuhaitz kopurua eta aniztasuna kontuan hartuta. Bisita doan da, baina izena eman behar da aurretik.
Martxoaren 21a Basoen Mundu Eguna dela eta, Legazpiko Udalak bisita gidatu bat antolatu du Agirre-Etxeberri parkean dauden zuhaitzak ezagutzera emateko. Parke horretan dauden zuhaitz kopurua eta aniztasuna kontuan hartuta, hiri basotzat har daitekeen eremua da. Duela gutxi udalak identifikazio plakak jarri ditu zuhaitz horietako batzuen ondoan.
Bisita gidatua martxoaren 21ean izango da, asteartea, 18:30ean hasita, eta 45-60 minutuko iraupena izango du. Topagunea parkeko sarreran izango da, Haztegi ikastolaren parean. Dohainik izango da, baina izena eman behar da aurretik 943 72 58 29 telefonora deituta.