Kiroldegiko igerilekua konpontzeko lanak hasi dira
Hiru hilabete iraungo dute lanek, eta bitarteak igerileku txikiko ordutegia luzatu egin dute.
Gaur hasi dituzte Bikuña kiroldegiko igerileku handiko birmoldaketa lanak. Igerileku handiak 25 x 12,5 metro ditu, eta ontziaren ur bolumena murriztu ondoren, pitzadurak kenduko dituzte eta ura, produktu desinfektatzaileak eta energia aurrezteko ingurumen eta iraunkortasun neurriak lortzeko hainbat lan egingo dituzte.
Construcciones Suescun enpresak egingo ditu lanak 290.485,34 euroko aurrekontuarekin, eta hiru hilabeteko iraupenarekin.
Obrek irauten duten bitartean, 20×10 metro dituen igerileku txikia egongo da irekita, ordutegia luzatuta: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara, larunbatetan 09:00etatik 12:45era eta 15:30etik 20:30era, eta igandetan 09:00etatik 13:450era.