Legazpiko Aste Santuko prozesioa apirilaren 2an egingo dute
Egiazko Gurutzearen Kofradiak antolatu du. 19:00etan aterako da.
Aste Santuko prozesioa apirilaren 2an, Erramu igandean, egingo dute aurten Legazpin, 19:00etan, Egiazko Gurutzearen Kofradiak antolatuta.
Antolatzaileek kartela kaleratu dute, Elgetako Lorenzo Askasibarrek egindako Nazareteko Jesusi eskainia. Omenaldia egin nahi izan diote horrela Askasibarri, iaz hil baitzen.
Nazareteko Jesusen irudia 1954koa da, intxaur egurrezkoa. Parrokirako egin zuen Askasibarrek, Katariñe eta Eugeni Segura Makibar ahizpek enkargatuta. Iazko prozesioan atera zuten, konpontze lanak egin eta gero.