Leonera joango dira Iratzarriko kideak udako irteeran
Ekainaren 30etik uztailaren 2ra arte izango da. Izen-ematea datozen bi asteazkenetan egin behar da, elkartearen egoitzan.

Legazpiko Iratzarri emakume elkarteak Leonera (Espainia) egingo du udako irteera. Ekainaren 30ean irten eta uztailaren 2an itzuliko dira, Leon, Ponferrada, Astorga eta Medulak ikusi eta gero.
Plazak mugatuak dira, eta orain eman behar da izena. Horretarako, bi egun zehaztu ditu elkarteak: hilaren 22a eta 29a, biak asteazkenak. Zuzendaritzako kideak elkartearen egoitzan egongo dira 16:30etik eta 18:00etara bi egun horietan. Informazio gehiagorako: www.iratzarri.eus.
Iratzarrik joan den astean beste irteera bat egin zuen, egunekoa, Nafarroako Tutera eta Bardeak ezagutzeko.