Sorgintxulok antolatutako ginkanarako izena emateko azken eguna da biharkoa
Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5, eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago taldeka egiten den joko hau.
Legazpiko Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5, eta 6. mailako ikasleei zuzenduta, ginkana bat egingo du Sorgintxulo aisialdi taldeak larunbatean, 17:00etatik 18:30era, Euskal Herria plazan edo Azokan eguraldi txarra egiten badu.
Izena eman behar da aurretik, www.legazpi.eus webgunean, eta bihar osteguna da azken eguna. 14:00etan amaituko da epea.
Kalean egiten den taldekako jolasa da ginkana. Argibideei jarraituz, taldea osatzen duten gaztetxoek hainbat proba gainditu beharko dituzte. Sorgintxulok esan duenez, orain arte egindako horrelako saioetan, partaideek primeran pasa dute, eta parte hartzeko ez ezik, ikusteko ere dibertigarria da.
Haur eta gaztetxoenaisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da larunbateko ginkana.