Legazpiko sozialistek "gazteria eta esperientzia uztartzen duen hauteskunde zerrenda" aurkeztu dute
Oscar Valbuenak gidatzen duen taldea 13 legazpiarrez osatuta dago.
Legazpiko PSE-EEk “belaunaldien arteko hauteskunde zerrenda” aurkeztu du, “administrazio publikoan, enpresan eta gizarte ekintzan esperientzia duena”. Zerrenda 13 legazpiarrek osatzen dute, “zerbitzu publikorako bokazioa, enpatia eta sentsibilitate soziala dutenak”. Sozialisten diotenez, “azken batean” gobernatzen hasteko gai den taldea” da.
Oscar Valbuena da zerrendaburua. 44 urte ditu, eta industria antolakuntzako ingeniaria da, eta berrikuntza eta ekimen ekintzaileetako graduondoa du. Legazpiko CIE enpresan egiten du lan, eta prozesuetako teknikaria da duela 19 urte. Horrez gain, udaleko bozeramaile sozialista da 2011tik.
Valbuenarekin batera, Jesus Santurde, Nerea Lopez de Heredia, Juan Maria Fernandez, Ascen Gonzalez, Lourdes Saez, Ion Benito, Javier Arrieta eta Maite Lazaro ere zerrendan daude. Eta zerrenda hori osatzeko, “talde sozialistako lau pertsona historiko” daude: Francisca Caballero, Roberto Alonso, Manuela Hernandez eta Isidro Alvarez.
Valbuenak eskerrak eman nahi dizkie taldekide guztiei, “ilusioz eta aurpegi berriekin indartutako proiektu batean parte izateagatik”
Legazpiko PSE-EEko udal hauteskundeetarako zerrenda:
1. Oscar Valbuena, 44 urte. Industria Antolakuntzako ingeniaria eta Berrikuntza eta Ekimen Ekintzaileetako graduondokoa. Legazpiko CIEko prozesuetako teknikaria duela 19 urtetik, eta Udaleko bozeramaile sozialista 2011tik.
2. Jesus Santurde, 41 urte. Psikologian lizentziatua eta Psikoterapiako graduondokoa. Garapen profesionala gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonekin, desgaituekin eta adinekoekin. Lan-esperientzia hainbat zentro soziosanitariotan, besteak beste, Legazpiko Santikutz egoitzan.
3. Nerea Lopez de Heredia, 45 urte. Nazioarteko Merkataritzako goi mailako teknikaria, Merkataritza Kudeaketako eta Marketineko goi-mailako teknikaria. 15 urteko esperientzia merkataritzaren sektorean.
4. Juan Maria Fernández, 49 urte. Obra arduraduna. Eraikuntzaren sektorean lan egiten du 1995etik. Esperientzia du etxebizitzen eraikuntzan eta urbanizazioan.
5. Ascen Gonzalez, 46 urte. Papergintzako ingeniari teknikoa. Ondo ezagutzen ditu toki administrazioa eta haren barne funtzionamendua. 2007tik Zumarragako alkatetzako idazkaria da.
6. Lourdes Saez, 59 urte. Legazpiko eta Ordiziako hainbat industria enpresatan lan esperientzia. Iratzarri etxekoandreen elkarteko bazkidea.
7. Ion Benito, 39 urte. EHUko ekonomialaria, Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua. 15 urte daramatza administrazio lanetan, bai enpresa pribatuan, bai erakunde publikoetan.
8. Javier Arrieta, 73 urte. Nagusilaneko boluntarioa (Garagune, Tipi-Tapa…). Hotz Legazpiko kolaboratzailea eta migratzaileekin konprometitua.
9. Maite Lazaro, 63 urte. Erizaintzako laguntzailea jardunean. Esperientzia luzea osasun publikoan, zehazki Zumarragako Ospitalean eta Beasaingo osasun zentroan.
10. Francisca Caballero. Langile erretiratua eta etxekoandrea.
11. Roberto Alonso. Taldearen Antolakuntzako idazkaria eta zinegotzi ohia.
12. Manuela Hernandez. Extremadurako La Bellota kultur etxeko presidente ohia.
13. Isidro Alvarez. Taldeko idazkari nagusia eta zinegotzi ohia.