Pazko Asterako bi ekintza antolatu ditu Nerabeentzako Zerbitzuak
Usurbilgo salto parke batera eta Donostiako ihes gela batera joango dira egun pasa. Izena eman behar da Gazte-txokoan.
Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak bi ekintza antolatu ditu Pazko Asterako, eta hilaren 31n eman behar da izena parte hartzeko. Plaza mugatuak dira, eta jende gehiago apuntatzen bada zozketa egingo dute.
Apirilaren 12an, Urbil merkataritza guneko Costa Jumpera joango dira egun osorako, 09:45etik 18:45era. Ekintza honetarako 25 plaza daude, eta prezioa 16 eurokoa da. Apirilaren 15ean, berriz, Donostiako Ihes gelara joango dira, egun osorako kasu honetan ere, 09:45etik 17:45era. Hemen 30 plaza daude, eta prezioa 15 eurokoa da. Bi ekintza horiek hezitzaileen eta nerabeen artean aukeratu dituzte.
Izen ematea hilaren 31n, ostirala, egin behar da, 14:30etik 17:30era, Gazte-txokoan. Gurasoen baimena eta dirua eraman behar da.