Argiteria berria jartzen hasi dira Altamiran, Buztuntzan eta Zaldibiden
LED teknologiako argiteria jarriko dute. EDS Ingenieria y Montajes enpresak egingo du eta inbertsioa 77.602 eurokoa da.
Altamira, Buztuntza eta Zaldibideko koadroetako argiteria publikoa berritzeko lanak hasi dituzte. Lehen zeudenak ordezkatu egingo dituzte, LED teknologiako argi berriekin, energia elektrikoaren kontsumoa murriztu eta argitasun maila handiagoa lortzeko helburuarekin. EDS Ingenieria y Montajes S.A. enpresak egingo ditu lanak eta inbertsioa 77.602,08 eurokoa izango da, BEZa barne.