Beasaingo PSE-EEk legealdian egin duen lanaren «oso balorazio positiboa» egin du
Eva Alvarez bozeramaileak azpimarratu du «erakundeen arteko lankidetza bultzatu» dutela, eta horri esker, proiektu «garrantzitsuak» egin direla Beasainen.
Beasaingo PSE-EEren bozemaile Eva Alvarezek 2019-2023 legealdiaren «oso balorazio ona» egin du, eta bereziki azpimarratu nahi izan du, «PSE-EEk bultzatzea lortu duen erakundeen arteko lankidetza». Izan ere, aditzera eman duen moduan, «sozialistok hemen gaude eta administrazio publikoaren maila guztietan gobernatzen dugu eta era koordinatuan lan egiten dugu».
Espainiako Gobernua eta Foru Aldundia udalerrian sustatzen ari diren hainbat proiektu zerrendatu ditu jarraian: Alde batetik, Igartzako monumentu-multzoa birgaitzeko Espainiako Gobernuaren 700.000 euroko kontu-saila duen inbertsioa; bestalde, Igartzako futbol-zelaiko belar artifiziala eraldatzeko eta zabaltzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Saileko 15.000 euroko inbertsioa; eta azkenik, Beasainen Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Ituna garatzeko Pedro Sanchezen Gobernuaren 15.000 euroko diru-laguntza, indarkeria matxistaren aurka borroka egiteko baliabide eta erreminta gehiago izateko.
Laburbilduz, taldeak «ekimen progresistak bultzatuz gizartearen gehiengoaren alde lan eraikitzailea» egin duela azpimarratu du, eta gainera, «herritarren eskaerei adi egon» direla, «herritarren ahotsa udalera eramateko».