Mikel Azurmendiren eta Maite Pedrosaren aldeko manifestazio jendetsua izan da
Herriko kaleak zeharkatu zituzten eskatzeko "berehala hirugarren graduan sailkatzea eta, ondoren, baldintzapeko askatasuna ematea". Albistean, argazki galeria
Mikel Azurmendi eta Maite Pedrosak 25 urte bete dituzte espetxean eta haien eskubideen alde manifestazio jendetsua egin zuten ostiralean, Beasainen. Sarek esan bezala, «eskubidez dagokiena eskatzen dugu: berehala hirugarren graduan sailkatzea eta, ondoren, baldintzapeko askatasuna ematea». Bi presoak, bigarren graduan sailkatuta daude 2020ko azarotik, eta Zaballan daude 2022ko apiriletik.
Jarraian, Maider Insaustiren argazkiak:













