Pilota txapelketa herrikoiko eta Goñiren oroimenezko txapelketako partidak, bihar Beloki pilotalekuan
Bihar, 18:30etik aurrera, pilota txapelketa herrikoiko eta Goñiren oroimenezko txapelketako partidak jokatuko dira Beloki pilotalekuan. Txapelketa herrikoian, Rodriguezek eta Alemanek, iazko txapeldunordeek, Egiburu eta Agirrerekin neurtuko dituzte indarrak. Partida 35 minutura jokatuko da. Finalean Oliveira eta Ibañez izango dituzte zain. Joan zen astean 16 eta 9 irabazi zieten Urzelai eta Babarrori.
Lau t’erdiko txapelketari dagokionez, Rekalde bizkaitarrak Beñat Zubizarreta ataundarraren aurka jokatuko du. Irabazleak Oihan Etxeberriaren aurka jokatuko du datorren asteko finalean. Binakako txapelketan, berriz, De la Fuente eta Garmendiak, Elola eta Lizeagaren aurka jokatuko dute. Irabazleek finala jokatuko dute, Murua eta Ugartemendiaren aurka.