Sagarrondoak nola txertatu ikasi ahalko da gaur Gabirian

Gabino Muruak gaur emango du Gabirian sagarrondoen txertaketari buruzko ikastaroa. Martxoaren 14tik atzeratu zuten, Kataluniatik mentugaiak iritsi arte. Erbie elkartean 15:30ean hasiko da mintegia, eta izena telefonoz eman daiteke, aurretik (679 97 23 72). Mentugaietan errezil sagarraren mentuak nola txertatu azalduko du Muruak gaurko saioan.

Gabino Murua, eskuinean, errezil sagar landareak txertatzen, 2019an, Josu Osarekin eta Aitor Elosegirekin./Aimar Maiz