Marivi Pinedok irabazi du Legazpiko Udalaren egutegiko martxoko saria
'Ipurbeltz' zen asmatu beharreko hitza. 228 erantzun zuzen jaso dituzte. 50 euroko erosketa txartela irabazi du.
Legazpiko Udalaren egutegiko lehiaketak irabazlea berria du: Marivi Pinedo. Beste 227 legazpiarrekin batera, martxoko hitz ezkutua ‘ipurbeltz’ zela asmatu du, eta guztien artean egindako zozketan herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa txartela irabazi du.
Apirileko lehiaketa martxan dago: «A ze parea, k… eta barea» esamoldean falta den hitza asmatu behar da, eta erantzunak www.legazpi.eus webgunera bidali