Sexualitateari buruzko saioa egingo dute Legazpin ostiralean, gazteei zuzenduta
Gaur amaituko da izenak emateko epea. Eider Goiburu adituak gidatuko du Gazte-txokoan. Dei berezia egin diete 16 eta 30 urte bitarteko gazteei.

Legazpiko Udala garatzen ari den Treba Gazteak formakuntza programaren barruan, sexualitateari buruzko saioa egingo dute ostiral arratsaldean, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Gaur amaituko da izenak emateko epea.

Eider Goiburu, sexualitatean aditua. ARGAZKIA: euskadi.eus
Saioa Gazte-txokoan izango da, 18:00etan, eta Eider Goiburu adituak emango du, Sexkuntza: nolakoa da nire sexualitatea? izenburuarekin. Norberaren sexualitatearen ezagutzan eta autoezagutzan sakontzeko aukera izango dute partaideek. Sexualitate osasungarri baterako gakoak emango dituzte ezagutzera saioan: norberaren desioak ezagutzea, inguruneak nola eragiten duen ikustea, komunikazio-bideak aztertzea… Gaiaren inguruan taldean hausnartzeko eta gogoeta egiteko tartea ere izango da.
Saioan parte hartzeko, ezinbestekoa da izen ematea, eta gaur da azken eguna: www.legazpi.eus/treba-gazteak.