Aitziber Garmendiak Max sarietako bat jaso du, 'Sexberdinak' ekoizpen onenagatik
Tanttaka konpainiaren antzezlana produkzio onena izendatu dute. Cadizen, Telmo Iruretarekin batera ari da Garmendia.
Espainiako Max arte eszenikoen 26. sari emate ekitaldian Aitziber Garmendia aktore zaldibiarra izan da loriatuetako bat. Bart, Cadizko Falla antzokian, Tanttaka konpainiaren Sexberdinak antzezlanak jaso du sari nagusietako bat, ekoizpen onenarena. Garmendiak eta Telmo Irureta aktore zumaiarrak gorpuzten dituzte antzerki horretako bi pertsonaiak. Kepa Errastik eta Iruretak idatzia da.
Aitziber Garmendia, aktore onenaren sarietarako aurre-aukeraketan ere bazegoen. Azkenean, bost finalisten artean ez da sartu, baina bereziki balioetsi du Espainiako estatuko hogei aktore onenen zerrendan egon izana. Goiberri astekarian, ostiralean argitaratuko da Garmendiarekin egindako elkarrizketa zabala.
Euskal antzerkigintzak lau sari lortu ditu Max sarietan. Egokitzapen edo bertsio onena Maria Goirizelaiaren Yerma antzezlanak, ikuskizun eszenikorako sormen musikal onena Pascal Gaigneren musika Eta orain zer? lanean, etaeszena zuzendaritza onena Iñaki Rikartek Supernormales-ekin.