Bareak elkarteko 36 saltokitan dauden puntu gorridun produktuak bilatu, batu eta prezioa proposatu beharko dute bezeroek. Maiatzaren 10era arte egin daitezke proposamenak.
Literatur solasaldiak eta ipuin-kontaketa bat izango dira datozen asteetan. Patxi Zubizarreta, Uxue Apaolaza eta Jon Arretxe idazleak eta Oihana Etxegibel ipuin kontalaria dira aurtengo gonbidatuak.
Itsasoko Alegi auzoko Sindikatoan egokituko dute denda berria. Itsasoarrek dendaren beharra azpimarratu dute. Azken izapideen faltan, laster hasiko dituzte lanak.
Espainiako mendi lasterketa txapelketan lortutako emaitza onagatik, Euskal Selekzioarekin parte hartuko dute Munduko Kopan.
Tanttaka konpainiaren antzezlana produkzio onena izendatu dute. Cadizen, Telmo Iruretarekin batera ari da Garmendia.
Bi mila bonu jarri ditu udalak salgai: 30 euroan erosita, herritarrek 40 gastatu ahalko dituzte Lazkaoko 57 saltokitan. Nekazaritzako elikagaiak erosteko ere beste 300 bonu daude.
Beasaingo ondare industrialaren, arkitektonikoaren, sozialaren eta historikoaren parte den CAF lantegiko atari nagusia eraisteko lanak hasi dituzte Oria ibaia zabaltzeko.
Gida bat osatu dute 25 ibilbide proposatuz. Sua Edizioak argitaletxearekin kaleratu dute liburua. Hainbat legazpiarren laguntza izan dute abelbideak ezagutzeko.
Pablo Badiolak (Zumarraga, 1974) gitarra jotzen du Bilboko The Daltonics rock taldean. Larunbatean Zarraparraz kolektiboak antolatzen duen Poligrafo Fest jaialdian joko dute.
Birziklatutako materialez egindako artelanak dira, 12 eskultura eta sei koadro. Hilaren 28ra arte ikus daiteke.
Eskiak konpontzen ikasi ahalko da gaur Zaldibian ikastaroan, Gailurrerantz mendi elkarteak antolatutako ekitaldiei hasiera emateko. Euskal mendizaletasunaren historia komikietara eraman du Olasagastik, eta ostegunean aurkeztuko du.
Lau urte zinegotzi lanean egin ditu olaberritarrak. "Pertsonak eta bizi baldintzak" jarri nahi ditu udalgintzaren erdigunean. "Atseginez eta ilusio handiz" hartu du zerrendaburu joateko ardura.