Merkataritzako bonuen kanpaina hasi da Lazkaon, zazpigarren aldiz
Bi mila bonu jarri ditu udalak salgai: 30 euroan erosita, herritarrek 40 gastatu ahalko dituzte Lazkaoko 57 saltokitan. Nekazaritzako elikagaiak erosteko ere beste 300 bonu daude.
Erosketak herrian egiteko Nik Lazkaon, zuk zergatik ez? kanpainaren zazpigarren aldia atzo hasi zen Lazkaon. Udalak 2.000 bonu jarri ditu salgai. Bakoitza 30 euroan erosi, eta 40 euroko balioko erosketak egin ahalko dira herriko 57 saltokitan eta dendatan.
Nekazaritzako jakiak erosteko beste 300 bonu ere atera dituzte. Udaletxean eros daitezke, atzoz geroztik, 08:00etatik 17:00etara, edo plazan astelehen goizetan edo ostiral arratsaldeetan.
Maiatzaren 20ra arte trukatu ahalko dira bonuak.