Zumarragako Udalak lursail bat erosiko du mertzedarien elizaren ondoan, aparkaleku bat egiteko
Zumarragako Udalak mertzedarien elizatik gertu dagoen 1.800 metro koadroko lursail bat erosiko du aparkaleku berri bat egiteko. Lursaila Elizkale atzealdean (Antiora igoeran) dagoen aparkalekuaren ondoan dago (UGLEra eta Antiora oinez igotzeko bidearen beste aldean). Udalak 92.300 euro ordainduko du lursailaren truke. Aparkaleku berriak 100-120 autorentzako tokia izango du. Irudian marra gorriz inguratuta ageri den tokian egingo da.