June Aiestaran Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelduna
Bertsolari beasaindarrak Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketa irabazi du, bigarren urtez jarraian. Euskal Herriko Eskolartekoan kantatzeko aukera izango du.
Atzo, iluntzen jokatu zen Lasturren Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketako finala. Kantuan June Aiestaran, Izar Zelarain, Amets Aizpurua, Jon Mendiluze, Beñat Zeberio eta Danel Etxeberria aritu ziren. Iaz bezala, June Aiestaran beasaindarra izan zen txapelduna. Bigarren sailkatua, Danel Etxeberria izan zen. Biek izango dute, beraz, Euskal Herriko Eskolartekoan kantatzeko aukera.