2023/4/22

Marka berriak Segura-Zerain mendi lasterketa motzean

Gontzal Murgoitiok eta Rebeca Mariñok irabazi dute 14,5 kilometroko lasterketa laburra. 25 kilometroko luzea, berriz, Iñaki Olanok eta Maria Ezpeleta beasaindarrak.

Mozorro eguna dute gaur Lazkaon

San Prudentzio festak ospatzen ari dira Lazkaon. Gaur, mozorro eguna dute. Tourreko etapa Lazkaon bukatu da.

Jasper Schoofs belgiarra irabazle Ormaiztegin

Junior mailako nazioarte mailako txirrindulari onenek hartu dute parte Ormaiztegin hasi eta bukatu den lehen etapan. Bigarren urtez bi etapakoa izango da Klasikoa. Guztira 198 txirrindulari lehiatu dira.

Idazle gazteen harrobia

Beasaingo 33. idazlan lehiaketako sariak banatu dira gaur eguerdian Igartzako jauregian. Idazle berrien euskarazko sorkuntza lanak saritu dituzte beste behin ere.

Dantzari gazteen topaketa egin dute Idiazabalen

Idiazabal, Zaldibia eta Anoetako 12 urteko dantzariak elkartu dira gaur goizean Idiazabalen. Dantza jaialdia egin dute Igarondo pilotalekuan. Poteoa eta bazkaria egin ondoren, arratsaldean Mugi Panderoa erromeria taldearekin erritmora dantza egiteko aukera izango dute.

June Aiestaran Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelduna

Bertsolari beasaindarrak Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketa irabazi du, bigarren urtez jarraian. Euskal Herriko Eskolartekoan kantatzeko aukera izango du.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa