Amiantoaren biktimen eskubideen aldeko manifestazio jendetsua egin dute Beasainen
CAFeko enpresa batzordearen deialdiari erantzunez mobilizazioan parte hartu dute Asviamie elkarteko kideek, CAFeko langileek, sindikatu eta alderdi politiko desberdinetako ordezkariek eta herritarrek.
Manifestazio jendetsua izan da, gaur, Beasainen, amiantoaren biktimen eskubideen alde. CAFeko enpresa batzordearen deialdiari erantzun diote Asviamie elkarteko kideek, CAFeko langileek, sindikatu eta alderdi politiko desberdinetako ordezkariek eta herritarrek. Lazkaibarren eman diote hasiera eta zubia zeharkatuta, Beasaingo herrigunerantz bidea abiatu dute, Amiantoak hil egiten du lelopean. Amiantoaren biktimen eskulturan geldialdia egin dute, lore eskaintza egiteko, eta pankartaren atzean berriz ere, Loinazko San Martin plazarainoko bidea osatu dute. Bertan, ekitaldia egin dute, non biktimen aldeko minutu bateko isilunea egin duten.
Jarraian, goizeko bideoa eta argazkiak: