2023/4/28

Hasi dira Legazpiko festak

Ormazarreta zalditegiko kideen pregoiak eta txupinak eman diete hasiera Santikutzei.

Santikutz klasikan gora eta behera

Santikutz klasika aurkeztu dute. Ohiko legez, ibilbide gorabeheratsua eta luzea izango du. Espainiako Koparako proba puntuagarria izango da

Nahasi Artistikoa taldearen erakusketa inauguratuko dute, bihar, Altarten

19:30ean hasiko da. 14 margolari eta argazkilariren lanak egongo dira ikusgai, maiatzaren 28ra arte.

Gernikaren aurka jokatuko du bihar Ampo Ordiziak, Altamiran

16:00etan izango da. Biharkoaz gain, Ampo Ordiziari beste partidu bat falta zaio bigarren itzulia bukatzeko, 2. jardunaldian bertan behera geratu zena, Complutense Cisnerosen aurka.

Amiantoaren biktimen eskubideen aldeko manifestazio jendetsua egin dute Beasainen

CAFeko enpresa batzordearen deialdiari erantzunez mobilizazioan parte hartu dute Asviamie elkarteko kideek, CAFeko langileek, sindikatu eta alderdi politiko desberdinetako ordezkariek eta herritarrek.

2019-2023 legegintzaldiaren balorazioa egin du Ordiziako EH Bilduk

Prentsaurrekoa egin dute gaur goizean Ordiziako Plaza Nagusian. 2030 Ekintza Planeko ekintzetatik %26,67 egin dituztela azaldu du Adur Ezenarro alkategaiak, eta %39,53 martxan dituztela.

Gazte zein adineko, bertsotan

Adin Adin egitasmoaren zortzigarren aldia hasiko da asteazkenean. Gipuzkoako 25 bertsolari joango dira zahar etxeetara, eta bertsolari bikote bat ariko da bakoitzean. Goierrin, bost egoitzatan izango dira saioak.

Kerman Garralda Zubimendi

Haztegiko ikasleak, idazleekin

Jon Arretxe, Patxi Zubizarreta eta Paddy Rekalde Haztegi ikastolan izan dira

Aita Iparragirreko mendi taldeak orientazio saio arrakastatsua egin du

Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolako Mendi Taldearen orientazio saioan ia ehun lagun elkartu dira

Asteburuan Goierrin zer?

Asteburua luzea dator aurretik, eta tartean Lazkaoko San Prudentzio festen bigarren asteburua eta Legazpiko Santikutz jaien hasiera. Bestelako ekitaldiak ere badaude: antzezlanak, bertso saioak, zinema kartelera, Aralarko larreen irekiera festa... Kontsultatu agenda albiste barruan.

Goierriko Hitza

Oier Gaston, 16 urteko organista

Oier Gaston Garrido zumarragarrak 4-5 urte bakarrik zituen organoaren soinuak liluratu zuenean. Instrumentu hori jotzen ikasten ari da eta bihar bere lehenengo kontzertua egingo du Errenteriako parrokian.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa