Asiako liztorraren tranpaketa kanpaina amaitzear
Asiako liztor inbaditzailearen aurkako tranpaketa kanpaina datorren igandean, apirilak 30 amaituko dute Idiazabalen. Martxoaren 6an ireki zuten kanpaina, inbaditzailea den Vespa Velutina liztorren presentzia murrizteko helburuz.
Hori horrela, asiar liztorrak harrapatzeko tranpak banatu zituen kanpainaren hasieran aIdiazabalgo Udalak hala nahi izan zuten herritarren artean. Orain, eta bertako erle espezieak babesteko helburuz, igandetik aurrera, mendian jarritako tranpa guztiak kentzeko agindua zabaldu du udalak. Bide batez, kanpaina honetan parte hartu duten guztiei esker ona luzatu diete egindako ahaleginagatik.