Haztegiko ikasleak, idazleekin
Jon Arretxe, Patxi Zubizarreta eta Paddy Rekalde Haztegi ikastolan izan dira
Udal liburutegiak antolatuta, Liburuaren egunaren bueltan hainbat idazle izan dira Legazpin. Besteak beste, haztegi ikastolako ikasleekin elkartu dira: DBH2ko ikasleak, adibidez, Jon Arretxerekin solastu ziren Trumoiaren alaba eleberriaren inguruan eta Batxilergoko 2. Mailako ikasleak, berriz, Patxi Zubizarretarekin Zerria lanaren inguruan aritu ziren.
Arretxek neska abenturazale baten bizipenekin ondu du liburua. Tsunami batek bizimodua hankaz gora jarri dio. Fikzioa izan arren, Arretxek ikasleei aitortu die bizipen pertsonalak baliatu dituela lana idazteko. Idazle eta bidaiari izanik, Arretxeri galdetu zioten aukeran zer nahiago duen, bidaia edo idazketa. “Ez bata ez bestea”, erantzun zuen Nafarroan bizi den bizkaitarrak. “Batak ez du bestea kentzen, bata ez da bestea baino hobea”.
Zubizarretarekin, bestalde, Alpeak eta Zuberoako bortuak lotzen dituen istorioaren nondik norakoak aztertu zituzten ikasleek. Baina bizitzaz ere sakon jardun zuten, Zubizarretan bizitzaren eztia eta ozpina, pasioa eta ezina astindu baitzituen, munduaz ikasteko eta mundua dastatzeko gonbidapena luzatu.
DBH 4koak, Paddy Rekalderekin
Lehen Hezkuntzako LH4ko ikasleek berriz, Paddy Rekalde idazlearen bixita jaso zuten. Bigarren hiruhilabetean zehar Lapatza liburuaren irakurketarekin amaitu ostean, solasaldia izateko aukera izan zuten.