Popatik taldearen emanaldia, igandean, Legorretako Herri Antzokian
Popatik taldeak emanaldia egingo du Herri Antzokian igandean, 19:00etan. Ekaitz Goikoetxea sortzaile eta bertsolariak, Xabier Crehuet musikariak eta Aingeru Mayor sexologoak osatzen dute taldea. Hirurak egongo dira oholtzan, gizontasun eredu hegemonikoak zalantzan jarriz eta maitasun erromantikoaren moldeak hautsiz. Doan izango da.