Santakutz eguna ospatuko dute Seguran maiatzaren 3an
Segurako beheko auzoko bizilagunak iazko Santakutz eguna ospatzen. ARGAZKIA: Joseba Telleria Urtero legez, Santakutz eguna ospatuko dute Segurako beheko auzoko bizilagunek, maiatzaren 3an. Hasteko, 19:00etan auzoan hildakoen aldeko meza izango da beheko gurutzean. Meza ondorenean, mokadutxoa egongo da bertaratzen diren guztientzat; baita herri toka txapelketa ere. Eguna borobiltzeko auzo afaria egingo dute Zopajale elkartean.













