Santikutz klasikan gora eta behera
Santikutz klasika aurkeztu dute. Ohiko legez, ibilbide gorabeheratsua eta luzea izango du. Espainiako Koparako proba puntuagarria izango da
Santikutz Klasikoa atzo arratsaldean aurkeztu zuten. Aurtengo ibilbideak ia 170 kilometro ditu, eta hamalau mendate puntuagarri. Maiatzaren 1eko 09:00etan abiatuko dira txirrindulariak, eta 13:00ak pasata iritsiko dira Kale Nagusiko helmugara.
Ordutegia
Espainiako Koparako proba puntuagarria izango da. Thomas Silva (Caja Rural-Alea) liderra bertan izango da. Ilia Shchegolkov (Controlpack), bigarren sailkatua, ez. Halere, Silvak ez du garaipena erraz izango. Aurrean izango ditu, besteak beste, David Dominguez (Zamora Enamora), Balentziaga memorialeko garailea, eta David Delgado (CC Padronés-Cortizo), Gorlako Igoerako garailea. Euskal Herritarrak ere garaipenerako borrokan ibiliko dira: Iker Mintegi y Unai Zubeldia (Laboral Kutxa-Fundación Euskadi), Julen Arriola-Bengoa (Caja Rural-Alea), Unai Espartza (Grupo Eulen-Nuuk)…