Javier Gonzalez de Langarika da egutegiko apirileko sariduna
Herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartela irabazi du. Orain maiatzeko lehiaketa dago martxan.
Legazpiko Udalaren egutegiko lehiaketak saridun berria du. Javier Gonzalez de Langarikak irabazi du apirileko saria, hau da, herrian gastatzeko 50 euroko txartela. Apirileko lehiaketan honako esamolde hau osatu behar zen: “Ah ze parea, k… eta barea”. Hitz zuzena ‘karakola’ zen, eta udalak 171 erantzun baliodun jaso ditu. Guztien artean egindako zozketan Gonzalez de Langarika suertatu da irabazle. Ane alabak jaso du saria, Eric Galvez zinegotziaren eskutik.
Orain, maiatzeko lehiaketa dago martxan. Hau da osatu beharreko esamoldea: «Dagoenean bonbon, eta ez dagoenean e…». Erantzunak www.legazpi.eus webgunean eman behar dira.