Udalaren gidaritza hartzeko prest dago Legazpiko EH Bildu
Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu dute gaur arratsaldean Agirre-Etxeberri parkean. Edurne Gonzalez da alkategaia.
Azken lau urteetan udala «barrutik eta kanpotik ondo ezagutu duen taldea» aurkeztu du Legazpiko EH Bilduk udal hauteskundeetarako, «udalaren gidaritza hartzeko prest dagoen taldea», hain zuzen. Agirre-Etxeberri parkean egin zuten aurkezpen ekitaldia atzo arratsaldean, Loak musika taldeak lagunduta.
Zerrendaburu Edurne Gonzalez doa, eta horrekin batera, amaitzear den agintaldian udalbatzan dauden hiru zinegotzi gehiago daude zerrendako hasierako postuetan. “Legegintzaldi honetan inplikazio handia erakutsi dugu, oposizio eraikitzailea, baina aldi berean, zorrotza. Beti luzatu dugu gure eskua behar izan denean, eta akordioetara iristeko nahia eta gaitasuna erakutsi dugu.
Aurkezpenean zehar, EH Bilduren hautagaiek administrazio publikoak, enpresa munduak eta herrigintzak nola funtzionatzen duten «oso ondo» ezagutzen dutela zehaztu zuten, “udalaren gidaritza hartzeko prest dagoen taldea”, hain zuzen. eta aurkeztutako taldea «sendoa, ezkertiarra, feminista, alor ezberdinetan esperientzia duena, elkarlanean aritzen ohitua eta, batez ere, Legazpiren alde lan egiteko ilusio eta konpromiso zintzoa duena» dela gehitu zuten, «herriak dituen erronkei aurre egiteko talde prestatua, konprometitua eta profesionala».
EH Bilduren helburu nagusia «herritar guztien ongizatea bilatzea» dela ere esan zuten, eta horretarako «baliabideak eta tresnak» jarriko dituztela agindu zuten, “bizigarriak diren auzoak bultzatuko ditugu, bai irisgarritasun eta bai ekipamendu alde k; herri osasuntsua eta mugitzen dena sustatuko dugu; naturarekin harremana duen eta etorri berriei harrera egingo diena. Bizi eta gozatzen dugun herri bat”.
Gauzak “beste modu batera” egiten dituztela ere aipatu zuten, eta horregatik, “herritar eta eragileekin lankidetzan jarduteko espazioak sortuko ditugu, horiekin sareak sortu, eraiki edo indartuz”. Herrien arteko lankidetzan sakontzen jarraituko dutela ere agindu zuten, “bai Urretxu eta Zumarragarekin, baita Goierriko gainontzeko herriekin ere”. Bestetik, “herritarren proposamenei, ekimenei eta ekarpenei bidea emateko baldintzak sortuko dituzte, eta “ezberdinekin lan egin, herritar guztiekin lan egin, eta batzen gaituzten elementuak bilatu, azken finean, boterea herritarrekin partekatu, elkarrekin etengabe herritarren bizitzak hobetzeko proiektuak lantzekoa”.
Edurne Gonzalez da zerrendaburua, eta beste zerrendakideak dira Ibon Altzelai, Maria Sarasola, Jon Jauregi, Igor Romaratezabala, Eneko Iriondo, Zaida Casales, Nekane Iñurritegi, Jesus Martinez, Malen Urbegain, Patxi Caballero, Asun Ugarte, Eli Insausti, Eñaut Auzmendi, Itxaso Olabide eta Esti Karrera.