SAILKAPENAK KB. Naiara Irigoien eta Jose Antonio Bellido garaile Kilometro Bertikalean
Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikala jokatu da gaur arratsaldean. Ibilbidea aldatu egin dute antolatzaileek, eguraldiagatik. Emakumezkoetan lehenengo goierritarra Ainhoa Sanz urretxuarra izan da, laugarren postuan sailkatu da. Gizonezkoetan lehenengo goierritarra, Jon Ander Aranburu legazpiarra, hamahirugarren postuan.
Eguraldiak barealdia eskaini die Kilometro Bertikalean parte hartu duten korrikalariei. Ia ateri izan dute korrikalariek lasterketak iraun duen bitartean.
Hala ere, eguraldi iragarpen txarraren harira, atzo ibilbide aldatzea erabaki zuten Zegama-Aizkorriko antolatzaileek. Honela, Kilometro Bertikala plazatik bertatik hasi da eta Itzubiagako txabolarainoko 4,2 kilometroak (756 m. desnibela) osatu behar izan dute korrikalariek.
Emakumezkoetan lehenengoa Naiara Irigoien nafarra izan da, 38:42 denborarekin; bigarrena izan da Malen Osa oñatiarra (39:05) eta hirugarrena Silvia Lara (39:10). Laugarrena, eta lehenengo goierritarra, Ainhoa Sanz urretxuarra izan da.
Gizonezkoetan, Jose Antonio Bellido madrildarrak osatu du ibilbidea azkarren, 33:10 denbora osatuta. Bigarrena Iu Net Puig kataluniarra izan da (33:14) eta hirugarrena Jan Castillo kataluniarra (33:54)
243 korrikalari zeuden izena emanda. Kilometro Bertikalean parte hartu duten goierritarrak hauek izan dira:
Emakumezkoak
- 4. Ainhoa Sanz (Urretxu). 39:27
- 23. Edurne Arakistain (Legorreta). 52:27
- 29. Garazi Golmaio (Zaldibia). 54:35
Gizonezkoak
- 13. Jon Ander Aranburu (Zumarraga). 36:40
- 14. Josu Urrestarazu (Idiazabal). 36:44
- 39. Jose Talavera (Zumarraga). 39:49
- 42. Gorka Ormazabal (Idiazabal). 40:51
- 53. Anartz Etxeberria (Idiazabal). 41:13
- 59. Ander Ibarguren (Legazpi). 41:39
- 100. Asier Oiarbide (Idiazabal). 46:10
- 131. Andoni Gil (Legazpi). 49:22
- 140. Alvaro Ramos (Zegama). 53:17