Gaur arratsaldean aurkeztu ditu Legorretako EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaitza eta programa, frontoian. Iñaki Agirre Jauregi da alkategaia. Eguneko zentroa sortzea izango da taldearen lehentasuna.
Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikala jokatu da gaur arratsaldean. Ibilbidea aldatu egin dute antolatzaileek, eguraldiagatik. Emakumezkoetan lehenengo goierritarra Ainhoa Sanz urretxuarra izan da, laugarren postuan sailkatu da. Gizonezkoetan lehenengo goierritarra, Jon Ander Aranburu legazpiarra, hamahirugarren postuan.
Aurtengoak 20. edizioa bete du eta 28 partaide izan ditu. Lan guztiak ikusgai daude Kultur Etxean hilaren 19ra arte. Astelehenean uda ikastarorako izen-ematea irekiko dute.
Antolatzaileek helmugara azkena iristen dena irabazlea bezain ondo zaintzen dute. Erratz taldeak proba osoa azken sailkatuarekin egiten du, helmugara gehienezko denboraren barruan hel dadin. Aimar Lizarazu idiazabaldarra da talde horren koordinatzailea, eta hark kontatu ditu izan ohi dituzten gorabeherak.
Lasterketa gogorra dela diote denek, «errespetua» ematen duela, baina bertan sortzen den giroak eta zaleen berotasunak animatzen ditu parte hartzera Igone Campos zumarragarra, Gari Bravo lazkaotarra, Mayi Mujika urretxuarra eta Unai Aierbe zegamarra.
Ricardo Mediavilla legazpiar errementariari bere tailerrean lanean ateratako irudia izan da saritutakoa.
Zaldibian maiatzerako egitarau oparoa prestatu dute. Asteburu hau eredu: ZAPE elkartearen pottoka festa, erroten dokumental estreinaldia edota futbitoa. Astelehena, baserritarren eguna da.
Gaur hasi da udal eta foru hauteskundeetarako kanpaina. Sistema demokratikoko 12. udal hauteskundeak izango dira. Goierrin 66 hautagaitza zerrenda aurkeztu dira.
Bederatzigarren aldiz lehiatuko da Manuel Merillas (Valseco, Espainia, 1991) Zegamako mendi maratoian. Iaz hirugarren izan zen, eta aurtengo edizioa irabazteko hautagai nagusietako bat da. Iganderako iragarrita dagoen giro euritsuak kalte baino mesede egiten dio, euriarekin entrenatzera ohitua baitago. "Eguzkiarekin etxean geratu ohi naiz, ez naiz ateratzen entrenatzera".
Gaurko azoka eguna baliatu du Oscar Valbuenak herritarrekin elkartzeko, sozialisten programa azaltzeko eta bere aldeko botoa eskatzeko.
Gipuzkoako Errota Eguneko ekitaldiak, Zumarragako Eitzagako auzoko jaiak, antzezlanak, kontzertuak, zinema kartelera eta bestelako hamaika ekitaldi daude asteburuan Goierrin. Kontsultatu agenda albiste barruan.
Bederatzigarren edizioa da, eta beste bi organo jotzailek parte hartuko dute: Oscar Rodriguezek eta Matias Segrerasek. KOntzertuak datozen hiru igandeetan izango dira, 19:00etan, parrokian.