Legazpiko Berdeak kalera atera dira asteburuan boto eske
'Aldaketa erein' izenburuko programa banatu dute herritarren artean, oihalezko poltsak eta eguzki lore landareekin batera.
Euriari aurre eginez eta Alberto Bezunartea alkategaia bertan zela, Legazpiko Berdeak+ Independenteak taldeak, larunbat goizean egin zuen hauteskunde kanpainako lehen ekitaldia. Berdeek karpa bat jarri zuten Kale Nagusian, eta Aldaketa erein izenburuko hauteskunde programa banatu zuen bertan herritarren artean. Oihalezko poltsak eta eguzki lore landareak ere banatu zituzten.