«Ahalik eta gehien demokratizatuko ditugu erabakiak»
Hirugarren aldia da Bezunartea alkatetzara aurkezten dena, eta bere burua «prest» ikusten du legegintzaldi berri bati heltzeko.
Zer ekarpen egingo dio zuen hautagaitzak herriari?
Gaur egungo egoerarekin bat datozen proposamen ugari. Gure taldea independentea eta askea da erabakiak hartzeko. Ez gaude Legazpirentzat onak ez diren neurriak ezartzen dituzten egitura hierarkikoen mende.
Guk elkarrizketan, adostasunean eta baliabideen kudeaketa komunitarioan sinesten dugu. Asko motibatzen gaitu Legazpiren ongizaterako lan egiteak, horrek dakarren erantzukizun handiaz jabetzen garen arren.
Zein dira datozen urteetarako proiektu nagusiak?
Legazpi geldituta ikusten dugu, baina hobetzeko ahalmen handiarekin, ezarri beharreko neurri askorekin, hala nola degradatutako eremuak berreskuratzea, murriztutako zerbitzuak berreskuratzea eta mantentzea, auzoei arreta eskaintzea, udal instalazioak hobetzea, ingurunea hobetzea, energia eta elikadura subiranotasuna sustatzea.
Gure proiektu nagusia erabakiak ahalik eta gehien demokratizatzea da. Bereziki garrantzitsua ikusten dugu aurrekontu partizipatiboen partida bikoiztea eta herriak urteroko aurrekontu gerakinaren norakoari buruz erabakitzea, eskumen hori alkatetzari kenduz. Programa bat eta boto-paper bat postontziratuko dugu eta jendeak proiektu gehiago aurkituko ditu www.berdeakindependienteslegazpi.eus webgunean.
Berriz aurkezten zara alkatetzarako. Nola ikusten duzu zure burua?
Nere burua prest ikusten dut. Uste dut nire prestakuntza eta profesionaltasun guztia eman nezakeela, baita nire izateko modua ere, hurbila eta erraza. Ez dut inoiz inposizioarekin bat egin, ezta gobernatzeko modu autoritario, indibidualista eta harroarekin ere. Azken 8 urteetan Administrazioaren funtzionamenduaren inguruan asko ikasi dut. Aurreko legealdian Batzordeetan eta Osoko Bilkuretan eskaera, galdera eta proposamen ugari egin ditut. Baliabide publikoak xahutzea suposatzen duten zentzugabeko gastuen aurka ere agertu naiz. Askok esaten didate gobernu taldeari aurka egin dion zinegotzi bakarra izan naizela. Nik, egin beharreko lana aurrera atera dudala sentitzen dut, hontaz, egindakoaz oso harro nago. Hurbiltasuna, herritarren parte-hartzea, etika eta gardentasun erradikala defendatu ditut eta bide beretik jarraitzeko asmoz aurkezten naiz alkategai.
1. Alberto Bezunartea Fernandez (BERDEAK EQUO)
2. Izaskun Barjola Garcia (Ind.).
3. Roberto Diaz Esteban (Ind.).
4. Elvia Maldonado Flete (Ind.).
5. Monica Monteagudo Casas (BERDEAK EQUO).
6. Ruben Quintanilla Borrajo (Ind.).
7. Ana Maria Requejo Diaz (Ind.).
8. Jesus Maria Izquierdo Antolin (Ind.).
9. Maria Angeles Valdes Gutierrez (Ind.).
10. Cristian Rodriguez Hernandez (Ind.).
11. Maria Concepcion Fernandez Ortigosa (BERDEAK EQUO).
12. Patxi Joseba Garcia Mesa (Ind.).
13. Jennyfer Castaño Valdes (Ind.).