Legazpin jokatuko du Ormaiztegiko eskubaloi taldeak agurreko partida
La Salle-Laubide jatetxea izango da arerioa, eta partida 20:00etan jokatuko da Bikuña kiroldegian. Euskadiko bigarren mailako denboraldi amaiera izango da.
Partida berezia izango da bihar Legazpiko Bikuña kiroldegian La Salle-Laubide jatetxea eta Ormaiztegi eskubaloi taldeek jokatuko dutena, seniorren Euskadiko bigarren mailako denboraldiko azken partida izateaz gain, ormaiztegiarrek agur esango diotelako 45 urteetako ibilbideari. Hitzordua 20:00etan izango da.
Legazpiko klubak deia egin die eskubaloi zaleei etxeko taldea animatzera joateko eta, bide batez, Ormaiztegi kirol elkarteari merezi duen agurra emateko: “45 urte hauetan egutegian markatutako derbiak izan dira euren aurka jokatutakoak, eta ondorioz, oso partida berezia izango da”.