Bertan behera geratu da Asisko Urmenetaren Legazpiko hitzaldia
Amaiur Libera State komiki albuma aurkeztekoa zen gaur arratsaldean Kultur Etxean.
Asisko Urmeneta komikigileak gaur Legazpin egin behar zuen hitzaldi ilustratua bertan behera gelditu dela jakinarazi du udalak.
Amaiur Libera State komiki albuma aurkeztekoa zen gaur Kultur Etxean Asisko Urmeneta, Amaiurren duela 500 urte gertatutakoak azaltzeko.