Merkataritza bulego teknikoa ireki dute Legazpin
Saturnino Telleria 1-eko udal lokaletan dago. Ane Gutierrez Garcia da teknikaria.
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren bitartez Ilinti merkatari elkarteak lortu duen diru laguntza bati esker, Legazpin merkataritza bulego tekniko bat ireki berri dute Saturnino Telleria 1ean udalak duen lokaletan. bertan, Ane Gutierrez Garciak lan egingo du merkataritzako teknikari gisa. Gutierrez Garcia legazpiarra da, eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatuta dago.
Merkataritza Bulego Teknikoaren helburua Urola Garaiko merkataritza sektore osoari zerbitzu ematea da, eta hainbat arlo jorratuko ditu: diru laguntzei buruzko informazioa, merkataritzaren digitalizaziorako laguntza, belaunaldien arteko transmisioa, berrikuntza prozesuak, prestakuntza, Ticket Bai, energia aurrezteko planak…
Zerbitzua doakoa da eta saltoki guztientzat zabalik dago, Ilintiren bazkideak izan edo ez. info@ilinti.eus da bere helbide elektronikoa, eta 722 414 501 telefono zenbakia.