Legazpiko Berdeen ordezkariak Yolanda Diazekin elkartu dira Donostian
Sumar plataformaren burua Elkarrekin Podemos koalizioko eta Gipuzkoako "hautagaitza progresistak eta ezkertiarrak" babestera etorri da, eta ekitaldian lurraldeko hainbat alkategai izan dira, horien artean Alberto Bezunartea legazpiarra.
Alberto Bezunartea kolore berdez jantzita, erdian zuriz jantzita dagoen Yolanda Diazekin ateratako taldeko argazkian. Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteordea eta Sumar plataformaren sortzailea Donostian izan da gaur goizean, Elkarrekin Podemos koalizioan biltzen diren Gipuzkoako “hautagaitza progresistak eta ezkertiarrak” babesten.
Legazpiko Berdeak+Independenteak taldeko Alberto Bezunartea ere ekitaldian izan da, eta amaieran atera duten taldeko argazkian ikus daiteke (berdez jantzita), besteak beste Victor Lasa Donostiako alkategaiarekin eta Miren Etxebeste Foru Aldundirako hautagai nagusiarekin.













