Doinua musika eskolak kontzertu eta emanaldi ugari iragarri ditu ikasturtea ixteko
Gaur hasi eta ekainaren 21era arte kontzertu eta emanaldi ugari egingo dituzte ikasleek.
Gaur hasi eta ekainaren 21era bitartean, kontzertu eta emanaldi ugari egingo dituzte Doinua musika eskolako ikasleek, ikasturteari amaiera emateko. Agirre-etxeberriko parkean, areto handian eta garajean, Latxartegi aretoan, San Migel ermitan eta erdiguneko kaleetan egingo dituzte emanaldi horiek.
Egitaraua:
Gaur, 18:00etan: Akordeoi taldea, Agirre-etxeberri parkean.
Maiatzak 31, asteazkena, 18:00etan: 4-7 urteko musika eta mugimenduko ikasleak, Latxartegi aretoan.
Ekainak 8, osteguna, 19:00etan: Biolin ikasleak, Agirre-etxeberriko garajean.
Ekainak 9, ostirala, 17:30ean: Trikitixa eta pandero ikasleak, Agirre-etxeberri parkean.
Ekainak 12, astelehena, 18:00etan: Ikerren gitarra ikasleak , Agirre-etxeberriko garajean
Ekainak 13, asteartea, 18:00etan: Anabel eta Arantzazuren piano ikasleak, Agirre-etxeberriko areto handian.
Ekainak 13, asteartea, 19:00etan: Saxofoi eta klarinete ikasleak, Latxartegi aretoan.
Ekainak 14, asteazkena, 18:00etan: Zeharkako txirula ikasleak, Agirre-etxeberriko areto handian.
Ekainak 14, asteazkena, 19:00etan: Leireren pianoko ikasleak, Agirre-etxeberriko areto handian.
Ekainak 15, osteguna, 17:30ean: Haize eta metal ikasleak, Agirre-etxeberri parkean.
Ekainak 15, osteguna, 19:00etan: Txistuko ikasleak Oilar jokoan, Euskal Herria plazan.
Ekainak 16, ostirala, 18:00etan: Arturoren gitarra ikasleak, Latxartegi aretoan.
Ekainak 16, ostirala, 19:00etan: Perkusio ikasleak, Agirre-etxeberri parkean.
Ekainak 18, igandea, 12:00etan: Ikasle helduen kontzertua, San Migel elizan.
Ekainak 19, astelehena, 18:00etan: Diploma kontzertua, Latxartegi aretoan.
Ekainak 20, asteartea, 18:00etan: Ahots teknika eta abesbatza taldeak, Latxartegi aretoan.
Ekainak 21, asteazkena, 18:00etan: Europar musikari gazteen eguneko kalejira, erdiguneko kaleetan.
Ekainak 21, asteazkena, 19:00etan: Konbo taldeak, Latxartegi aretoan.