Matias Sagrerasek itxiko du Legazpiko Organo Zikloa igandean
Kontzertua 19:00etan izango da, parrokian, doan.
Legazpiko parrokiko organo erromantikoari eskainitako kontzertu zikloa igandean amaituko da, Matias Sagrerasen emanaldiarekin. Kontzertua 19:00etan izango da, dohainik.
Argentinarra da Sagreras, Buenos Aires hiriburuan jaiotakoa. Bertan hasi zen pianoa ikasten, eta gero Musika Arteen Lizentziatura lortu zuen unibertsitatean, organoan espezializatuta. Graduondoko ikasketak egin zituen Donostiako Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Esteban Landart irakasle zuela. Inprobisazioa era ikasia da, baita musika frantsesaren errepertorioa ere. Goi mailako hobekuntza ikastaroak ere egin ditu hainbat irakasle entzutetsurekin.
Organoko kontzertu emaile gisa, errezitaldi ugari eman ditu Argentinan bertan, eta Uruguai, Brasil, Suitza, Espainia, Mexiko eta Estatu Batuetako hainbat reto eta tenpluetan. Irakaskuntzara ere eskaini dio tartea Argentinan, eta irakasle izan da San Juan Unibertsitate Nazionalean eta Buenos Aireseko Astor Piazzolla Goi-Mailako Musika Kontserbatorioan. Gainera, organoaren kultura zabaltzen jardun du Radio Nacional Clasica irratian.
Gaur egun, Donostiako San Sebastian Martiri parrokiako organista da, eta Bilboko Abesbatza Elkarteko organo-irakaslea ere bai.
EGITARAUA:
-
Johann Sebastian Bach (1685-1750)
Preludio en Sol Mayor, BWV 568
Amado Jesus, aqui estamos, BWV 730 & 731
Gloria a Dios en lo alto del cielo, BWV 715 -
Jan Pieterszoon Sweelinck (1562-1621)
Baile del gran duque, SwWV 319 -
Johann Gottfried Walther (1684-1748)
Concierto en si menor, LV 133 (sobre el concierto para violin en mi menor de Antonio Vivaldi, RV 275) :
I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro -
Alberto Ginastera (1916-1983)
Suite del Ballet “Estancia”,Op.8
II. Danza del trigo -
Luis Urteaga (1882-1960)
Allegro maestoso -
Max Reger (1873-1916)
9 Piezas, Op.129IV.
Melodía en Si Mayor
V. Capricho en sol menor -
Camille Saint-Saëns (1835-1921)
7 Improvisaciones, Op.150
VII. Allegro giocoso -
Louis Vierne (1870-1937)
24 Piezas en estilo libre,Op.31
XVII. Lied
24 Piezas de fantasía
Suite No.3, Op.54 VI. Carrillon de Westminster