53 urteko beasaindar bat zendu da moto istripuan Torrelaran
53 urteko beasaindar bat zendu da moto istripuan Torrelaran. Atzo goizeko 12ak aldera aurkitu zuten BU-P-8012 errepidean.

Ezbeharra gertatu da Torrelaran (Burgos). 53 urteko I.H.A. beasaindarra zendu da moto istripuan. Atzo goizeko 12etan testigu batek abisua eman zuen, BU-P-8012 errepidean motor bat eta pertsona bat bide bazterrean ikusi ondoren. Osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer ere egin, izan ere, iritsi eta berehala egiaztatu dute heriotza. Diotenaren arabera, kaskoa jantzita eraman arren hau ez da nahikoa izan eta kolpea hilgarria izan dela adierazi dute.
Antza denez, beheranzko noranzkoko bihurgune batean zihoan motorzalea eta errepidearen ezkerreko aldetik irten da, babes-listoia kolpatuz.