EH Bilduk EAJ aurreratu du Legazpin
EH Bilduk 1.611 boto lortu ditu. Duela lau urte baino ia ehun boto gutxiago dira, baina zinegotzi kopuruari eutsi dio: bost. EAJk ere bost zinegotzi izango ditu, azken legegintzaldian baino bat gutxiago
EH Bildu irabazi ditu hauteskundeak Legazpin. Botoa eman duten legazpiarren %40ak koalizio abertzalearen alde egin du: 1.611 boto jaso dituzte denera. Edurne Gonzalez zerrendaburuak legazpiarren babesa eskertu du. “Herritarrek gure lana baloratu dute”, esan du. “Oso pozik eta ilusionatuta gaude lortu dugun emaitzarekin. Gau magikoa ari gara bizitzen. Zorionak militantziari eta gure komunitateari”, gaineratu du. Bihartik aurrera lan egiteko prest daudela ere esan du.
2019an baino 172 boto gutxiago jaso ditu EH Bilduk gaurkoan. Dena dela, zinegozi kopuruari eutsi diote: bost. EAJk ere bost izango ditu. EH Bilduk baino 258 boto gutxiago jaso dituzte: 1.353.
PSE-EE 728 botorekin eta bi zinegotzirekin erabakigarria izan daiteke, beraz. EAJrekin akordioa eginez gero, gehiengoa izango lukete. Berdeak-Independienteak zinegotzi bat lortu du. PPk 39 boto jaso ditu eta ez du ordezkaritzarik izango udalbatzan.
Abestentzioa: %36
Abestntzio handia izan da Legazpin. Botoa emateko eskubidea zuten hiru herritarretatik batek ez du halakorik egin. 2019ko hauteskundeetan baino bederatzi puntu egin du gora abestentzioak.