EH Bilduk 54 botorengatik irabazi ditu udal hauteskundeak Legorretan
369 boto jaso ditu Iñaki Agirre zerrendaburu den EH Bilduren taldeak. Aitziber Meabe zerrendaburu duen EAJk, aldiz, 315 boto jaso ditu. PSE-EEk 13 boto izan ditu. Zinegotzien banaketa berdin geratzen da.
EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak Legorretan. Boto aldetik tarte gutxirekin izan da, 54 botogatik, alegia. 369 boto jaso ditu EH Bilduk, eta 315 EAJk. PSE-EEk, berriz, 13 boto jaso ditu. 9 zinegotzi dagozkio Legorretari. Azken legealdian bezala, 5 zinegotzi izango ditu EH Bilduk, eta 4 EAJk. Parte-hartzea %69,6koa izan da. 2019an, 452 boto izan zituen EH Bilduk, eta 334 EAJk.
Iñaki Agirre EH Bilduren alkategaiaz gain, EH Bilduko Maddi Jauregik, Odei Lopezek, Carmen Mendezek, Beñat Jauregik, eta EAJko Aitziber Meabek, Garbiñe Garmendiak, Ainara Amenabarrok eta Miren Rezolak osatuko lukete udalbatza.