EH Bilduk irabazi du Itsasondon, eta zinegotzi bat gehiago lortu du
270 boto lortu ditu Itsasondon EH Bilduk. EAJk, berriz, 50,eta PSE-EEk, 11. Sei zinegotzi izango ditu EH Bilduk, eta bat EAJk.
EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak Itsasondon, eta beste zinegotzi bat izango du alderdiak. EAJk galdu du zinegotzia. Hala, 6 zinegotzi izango ditu EH Bilduk, eta bakarra EAJk. Iñaki Aizpuruk jarraituko du alkate izaten.
%61,94koa izan da parte-hartzea. 270 boto jaso ditu EH Bilduk, 50 EAJk eta 11 PSE-EEk. 3 boto nulo izan dira, eta 7 zuri.