Lazkaon 28 botoren aldearekin irabazi dio EAJk EH Bilduri
Duela lau urte baino alde txikiagoa utzi dute hauteskundeek. Zinegotzi kopurua ez da aldatuko: EAJk zazpi zinegotzi izango ditu, eta EH Bilduk sei.
Lazkao EAJ taldea 2023ko udal hauteskundeetarako Duela lau urte 40 botok mugitu bazuten balantza EAJren aldera, aurten murritzagoa izan da tartea EH Bildurekiko: 28. EAJk 1.310 boto jaso ditu gaur, eta EH Bilduk 1.282. Bi alderdiek osatuko dute udalbatza, orain arteko indar oreka berarekin: alderdi jeltzaleak zazpi zinegotzi, eta koalizio independentistak sei zinegotzi.
PSE-EE zen hirugarren aukera, eta 103 boto jaso ditu (botoen %3,76), duela lau urte baino 60 gutxiago.













