Parte hartzea %35ekoa izan da, goizean
Hurrengo parte hartze datua 18:00etan eman du Hauteskunde Batzordeak. 20:00etan itxiko dira hauteslekuak. Goierriko Hitzak hauteskunde egunaren eta gauaren jarraipena egingo du webgunean.
Hauteskunde Batzordeak eman du 2023ko udal eta foru hauteskundeetako parte hartzearen lehen datua, 14:00. Orain arte hauteskundeetara deituta dauden %35k eman du bozka Gipuzkoan; duela lau urte baino %3,5 gutxiago.
Alderdiek eta hautagaiek bozkatzera deitu dituzte herritarrak. 20:00 arte egongo dira hauteslekuak irekita.
Eskualdeko 51.331 herritarrek izango dute 2023ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea. 20:00etan itxiko dira bozkalekuak. Guztira 208 zinegotzi hautatuko dituzte herritarrek.
Gipuzkoako Batzar Nagusiak ere eratuko dira. 51 batzarkide aukeratu beharko dituzte gipuzkoarrek. Goierriko Hitzak hauteskunde egunaren eta gauaren jarraipena egingo du.