«Bototan mantendu egin gara, eta horrek ahalbidetu digu hirugarren zinegotzia»
Zinegotzi bat gehituta, hiru ordezkari lortu ditu EH Bilduk Olaberrian.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/05/aitor-urkiola.jpg)
“Orain dela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, 750 inguruko errolda geneukan orduan, eta orain 700 ingurukoa. Bototan mantendu egin gara, eta 50 boto inguruko jaitsiera suposatu dio OEOri. PSE-EE bakarren batzuk jaitsi da. Horixe izan da emaitzek utzi dutena, eta horrek ahalbidetu digu orain arte 5 / 2 banatuta geundenak [OEO bost zinegotzi, EH Bilduk bi], orain 4 / 3 geratzea.
50eko jaitsiera nabarmen Ihurren zegoen, 53 boto hain justu. Hor gehienek OEO nola bozkatzen duten, eta pandemiagatik jende asko hil ere egin da, parte-hartzea jaitsi egin da: orain dela lau urte %66koa izan zen, eta orain %60koa bakarrik Ihurren. Aldiz, goian %78 edo 79koa, eta horrek eragin du OEO jaistea eta guri hirugarren zinegotzia ateratzea”.