«Indar oreka mantendu egin da, nahiz eta zinegotzitan ez den islatu»
Zinegotzi kopurua 5/2 izatetik 4/3 izatera igaro den arren, indar banaketan oreka mantendu egin dela ziurtatu du Garmendiak. Bosgarren zinegotzia lortzetik 20 botora geratu dela OEO argitu du.
“Mantendu egin gara bototan. Oreka mantendu dugu, nahiz eta zinegotzitan ez den islatu. 20 botoren gora-beheran egon da lehengo emaitzetatik. Abstentzioa handiagoa izan da, eta horrek ere eragingo zigun. Ihurre auzoan arrasatu egin dugu, baina boto gutxiago ziren normalean baino. Bosgarren zinegotzia 20 botora geratu zaigu, aurrekoetan 10eko aldearekin lortu genuen bezala. Beraz, emaitzak oso parekoak izan dira.
Abstentzioarena, egoera orokorra da. Ikusita zerrendak osatzea-eta zenbat kostatu den, bozkatzea ere kostatzen dela dirudi. Egunen batean irauliko da agian, baina gaur-gaurkoz, zailtzen ari dela dirudi.
Orain, lanean segitu beharko dugu. Animatu ginen aurkeztera, eta herritarrek ere adostasuna azaldu dutenez, lanean jarraituko dugu”.