«Argi dago Zaldibian beste sentipen batzuk ere badaudela»
Azken udal aroko zinegotzi kopurua mantenduko du EAJk Zaldibian: hiru. Bere presentzia "finkatzen" ari dela, eta herritarrei "aukerak" emateko funtzioa bete dutela argitu du Mendizabalek.
“Aurren-aurrena, eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei, eta bereziki bozka eman digutenei. Printzipalki, mantendu egin gara, aurreko zinegotzi kopuruari eutsi diogu. Ariketa demokratikoa egin dugu atzokoan: herritarrei aukerak ematea. Bide horretatik jarraituko dugu eta lan egiteko prest gaude. Pixkanaka gure presentzia ere finkatzen ari gara eta.
Eta argi dago Zaldibian EH Bildu baino gehiago badagoela. Beste sentipen batzuk ere badaudela, alegia, eta argi geratu da abstentzioan –Zaldibian oraingoan 8,5 puntu igo da– eta boto txurietan eta baliogabeetan.
Aitortu beharrekoa da ez garela izan kapaz gurera erakartzen, baina Zaldibian kolore desberdinak daude”.